Follow Us


Argazkilariak

Patricia Bara
Maxi Del Campo
Anartz Miguel


MECCA Recording Studio

ARETO NAGUSIA


“Grina eta inspirazioa batzen direnean”

120 m2-ko azalerarekin eta Bechstein piano bat buru duen 750 m3-ko bolumenarekin, areto nagusia Mecca Recording Studioren arima eta bihotza da.
Oreka akustikoa eta bere erantzun tonala nabarmentzen dira. Horrek behar den moldakortasuna ematen dio aretoari lan mota desberdinak egiteko, hala nola ahots-melodia baten grabazioa egiteko edo musika-talde handiak hartzeko.

Artistarekin eta grabazio-prozesuan inplikatutako guztien artean komunikazioa izatea erabateko lehentasuna da. Horregatik hornitu dugu areto nagusia bisore handiez, kontrol-aretoarekin eta espazio erantsiekin komunikatzeko. Horrela, komunikazio bisuala dago musikarien, ingeniariaren eta produktorearen artean, eta behar diren sinergiak errazten dira emaitza jator eta bikaina lortzeko zentzu guztietan.
Azkenik, aipatu behar dugu areto nagusiak argi naturala eta irisgarritasun bikaina dituela, eta ekipamendu handiak banan-banan sartzeko aukera ematen duela.