Follow Us


Argazkilariak

Patricia Bara
Maxi Del Campo
Anartz Miguel


MECCA Recording Studio

Areto Osagarriak


“Mugarik gabeko moldakortasuna”

Areto osagarririk gabe, estudioak ezingo luke ustiatu bere ahalmen guztia.
Areto nagusiari laguntzeko, estudioak dimentsio txikiagoko beste hiru areto ditu. Horietako bi (iso booth 1 & 2) neutroak dira, eta ahots-hartualdiak egiteko, bakarlarientzat, anplifikadoreentzat, etab. erabiltzen dira. Hirugarren aretoak funtzionaltasun handiagoa dauka, erreberberazio-denbora premien arabera aldatzeko modulu espezifikoak baitauzka.

Atondoari, egongelari eta biltegiari dagozkien espazioak ere kontrol-aretoarekin konektatu ditugu. Horrek aukera ematen digu gela horiek gehitzeko, gauzatzen ari diren proiektuek espazio gehiago behar dituztenean.