EGONGELA
“Karga zaitez energia berriztatuz”
Etekin guztia ateratzeko eta askotan bukaezinak diren grabazio-saioei aurre egiteko, noizbehinka atseden hartzera eta pilak kargatzera joan behar dugu. Horregatik, Mecca Recording Studion ez gara eskas ibili lanaren zatitzat jotzen dugun alderdi batean: atsedenaldian.
Gure egongelak 100 m2-tik gora ditu, bi mailatan banatuta. Egongelan zenbait espazio bereizi aurkituko dituzu. Horietan, zure lankideekin atseden har dezakezu, edo lanari pixka bat utzi eta behar duzun kontzentrazioa aurki dezakezu.
Egongela honen diseinuan, estudio osoan bezala, funtzionaltasun handiena bilatu da, faktore estetikoa alde batera utzi gabe. Altzari guztiak konfort-sentsazioa indartzeko hautatu dira, bai sofa eta aulkien erosotasunagatik, bai haiei darien harmonia bisualagatik. Halaber, zorua estaltzeko material gisa zura aukeratu dugu, eta horrek epeltasun-maila handiagoa ematen du eta transmititu nahi dizkizugun sentsazioak areagotzen ditu: zeure etxean bezala sentitzea, hain zuzen.
Argia ere alderdi garrantzitsua da, zure atsedenean eragina duena. Horregatik jarri dugu egongelan argi ahula eta kolore beroetakoa. Argi naturalaz ere goza dezakezu, gela hau egunean zehar leku argitsu eta atsegina bihurtzen duten leihate ugariei esker.
Gure egongelan behar duzun guztia aurkituko duzu lanean etenaldi on bat egiteko: te bat edo kafe bat har dezakezu, edo garagardo batzuk hartu edo zerbait jan hitz egin, irakurri edo musika entzuten duzun bitartean. Behar duzuna zure gorputza eta gogoa berriz aldarte onean jartzeko eta horrela zure lanarekin jarraitzeko.