Follow Us


Argazkilariak

Patricia Bara
Maxi Del Campo
Anartz Miguel


MECCA Recording Studio

KONTROL ARETOA


“Azken ñabardura ere entzun, ikusi eta sentitu”

Gela handi eta erosoa, 66 m2-ko azalerakoa eta falka moztuaren formakoa.
Ez dago kontrol-aretoaren diseinuaren alderdirik ausaz pentsatu denik; aitzitik, eraginkortasun funtzionala harmonia estetikoarekin uztartzea bilatzen du. Horrela, areto honen arkitekturak erantzun lineal bikaina lortzen du, eta entzuteko ingurune oso zehatza eta atsegina eskaintzen du. Ikusmugan soinuaren kalitatearen bikaintasuna duela, gure kontrol-aretoa LEDE sistema hobetuari jarraituta diseinatu da, islapen eremu askearekin (RFZ). Atzeko pareta eta sabaia nabarmentzen dira, non QRD erako panel omnifusoreak jarri diren.

Halako arretaz pentsatutako espazio batek ez luke behar bezalako distirarik izango ekipamendu teknologikorik hoberenarik gabe. Horregatik, gure ekipamendu tekniko nagusia 48 kanaletako Solid State Logic Duality batek, ATC monitore nagusiek eta Pro Tools HDX sistemak osatzen dute, eta material osagarri zabal eta askotariko batek. Horrek guztiak ingurune ideala bihurtzen dute gure kontrol-aretoa, bai grabaziorako, bai nahasketarako.